Itsasoaren baldintza txarrak zirela-eta antolatzaileek ibilbidea aldatzeko erabakia hartu zuten, eta igerilariek Debako ibaian bertan burutu zituzten metro horiek guztiak, itsaso zakarretik babesean. Aurreratu moduan, distantzia luzeko igeriketa saioan Jon Mujika igerilari bergararra nagusitu zen, 1.26ko denbora eginda, eta kontrario gogorrak izan bazituen ere, besteak beste, distantzia luzetan espezialista den Jaime Caballerori (1:28:26) bi minutu eta erdiko tartea atera zion.
Bergarakoa zeharkaldiaren hasieratik aurreratu zen, eta halaxe egin zuen lasterketa osoa, aurretik ihes eginda. Hala, igeriketako azken bi zeharkaldietan (Kontxan eta Bermeon) bigarren postua eskuratu ostean, denboraldiko azken lasterketan lortu du garaipena Mujikak.