Udalaren adierazpena:
Udal honek, Emakumeen Mundu Martxari babesa eman eta bere esku dauden baliabideekin berdintasunaren alde lan egiteko eta neurriak hartzeko konpromisoa hartzen du, helburu hauekin:
- Indarkeriari dagokionez, ekintza protokoloak martxan jarri, sentsibilizazioan lan egin eta indarkeria matxistari dagokion formakuntzak burutzea. Halaber, EMMren protokoloari gure babesa adierazten diogu eta indarkeria sexistaren aurkako salaketa eta deialdiekin bat egiteko konpromisoa hartzen dugu.
- Zaintzaileen bizitzak hobetzeko lan egitera eta zaintza lanak erazteko zerbitzu publikoak ahalbidetzera.
- Aniztasun sexuala eta genero identitatea kontuan izanik lan egitea, eta lesbofobia, transfobia, arrazismoa eta kapazitismoaren aurkako planak burutzea.
- Emakumeen jabekuntza sustatzea eta baita saretze eta emakume taldeen sorrerak bultzatzea.
Gure babesa erakusten duen adierazpen hau Emakumeen Mundu Martxako Europako
Ordezkaritzara bidalia izango da.