Intxorta 1937 Kultur Elkarteak 2012an ekin zion ikerlan horri eta 1936ko gerra Bergaran liburua da egindako ikerketa horren emaitza. II. Errepublika garaiko Bergara aurrekari bezala aztertu ondoren, 1936ko gerrako egoera Bergaran nolakoa izan zen ezagutzeko asmoz, hainbat informazio iturri erabili dituzte; Bergarako Udaleko aktak eta Zerrajerako langileen datuak, esaterako. Herriko gerra garaiko ikuspegi bat erakusten du liburuak, datu eta zenbakiz hornitua.
Liburua Bergarako Udal Artxiboan eta liburutegian salduko dute, eta baita Arrasateko Eroski eta Ttukun dendetan ere. 5 euro kostatzen da.