Maratoi ornitologikoa
Lehen aldiz egingo da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat lekutan. Debagoienean Laboratorium museoak bideratuko du ekintza eta, horretarako, bi ekipamendu prestatuko dituzte. Helburua da 24 orduren buruan ahalik eta inguruko espezie gehien identifikatzea.
Ornitologia tailerra
Jarduera horren osagarri, lehen hezkuntzako haurrei zuzendutako tailerra egongo da hegaztien morfologiari buruz, koaderno-gida txiki batekin lagunduta. Saioa eta gero, parte-hartzaileek Errekalden bertan lorategirik ibilalditxoa egingo dute prismatiko eta teleskopioarekin txoriak ikusteko. Kabi kutxak ere egingo dituzte tailerrean. 10:00etatik 13:00etara izango da saioa eta haurrak gurasoekin joan daitezke. Izena emateko urriaren 8a baino lehen jo behar da museora bertara (943 76 90 03).