"Jendetsua eta azkarra" izan zela karrera adierazi du Agustin Oianguren Hanka Labankako kideak. Eguraldiak mesede egin zien patinatzaileei eta arrisku barik lortu zuten maratoia bukatzea. Taldean bi pertsona erori ziren lurrera, baina "inolako arazorik" suertatu gabe. Oiangurenen esanetan, "dena ondo amaitu zen eta jendea pozik irten zen maratoitik".
Jeneralean, inguruko tokietan lehiatzen dira Hanka Labankako kideak eta Berlinekoa bezalakoa salbuespena da. Lasterketan parte hartu duten batzuk, ordea, gehiagotan joan izan dira Alemaniako hiriburura maratoi horretan parte hartzera. Domina bana eraman zuten patinatzaile taldekoek.