Ustezko biktima beste bi lagunekin zegoen gertaeraren unean. Salaketaren arabera, atxilotua irainka hasi zitzaien hiru neskei eta horietako bati labana erakutsi zion mehatxu gisa, ostean mugikorra kentzeko. Neskek ihes egin eta laguntza bila joan ziren. Salaketa eginda, ertzainen patruila bat gertaeraren lekura joan eta lapurretaren ustezko egilea antzeman zuten, zeuzkan gauzen artean salatzailearen telefonoa aldean zeramala. Hori horrela, mehatxupeko lapurretagatik atxilotu zuten agenteek.