Martxan da Irakurketa Kluba

Xabier Santxez 2015eko irailaren 24a

Ikasturte hasierarekin batera berrabiarazi dute Bergarako Irakurketa Klubaren jarduna. Izen-emate epea zabalik dago. Interesa duenak liburutegian bertan, 943-77 91 62 telefonora deituta edo liburutegia@bergara.eus posta elektronikora idatzita eman dezake izena.

Irakurketa Klubak euskarazko liburuen gaineko solasaldiak antolatzen ditu. Hileko hirugarren eguaztenean egingo dituzte bilerak, Errotalde jauregiko liburutegian, 18:00etan. Taldeak gaztelaniazko bertsio bat izango du. Leku eta ordu berean bilduko dira haiek, baina hileko hirugarren eguaztenean beharrean, bigarrenean. Euskarazko taldearen lehenengo solasaldia urriaren 21ean izango da eta gaztelaniazkoarena, urriaren 14an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak