Bilgune irekian, udaleko gaiak jorratuko dira. Hauei buruzko informazioa emango da eta atal konkretu baten inguruko erabaki bat hartuko dela zehazten du alderdiak. Behin herriko gaiekin amaituta, Madrilgo gorteetako hauteskundeei buruz hitz egingo da. Honen barruan, Amaiurren balantzea, hurrengo legegintzaldirako planteamendua eta hautagaiak aukeratzeko prozedura eztabaidatuko dira.