Euskal zinemak bere egun handia izan du Zinemaldiaren baitan. Victoria Eugenia antzokian gure zinemaren aurpegi ezagunenak batu dira. Karmele Soler makillatzaileak jaso du aurtengo Zinemira saria. Ezustean, Aitana Sanchez Gijon aktore eta adiskideak eman dio saria Solerri. Aktore ezagunak kontatu du aurtengo galaren anekdota nagusia. Izan ere, Sanchez Gijonek barre artean aitortu duenez, bere lagun makilatzaileak, Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariaren deia jasotzean, saria jaso beharrean, sariduna makillatzera joan beharko zuela ulertu zuen.
Urteroko sariaz gainera, aurten gidoigileek ere euren saria eman dute. Saria Asier Altuna eta Telmo Esnalek lortu dute Amama filmagatik. Gogoan izan, Amama filmak sail ofizialeko sariez gainera, Zinemira saria ere lor dezakeela.
Un Otoño sin Berlin
Solerrek hitzaldia bukatu eta gero, Un otoño sin Berlin filmeko lantaldeak hartu du agertokia. Lara Izagirre zuzendari zornotzarraren lehen filmaren mundu mailako estreinaldia izan da.