Aurretik Donostian, Bilbon, Arrasaten eta Arantzazun izan da erakusketa hori. Barruko panel handi baten datza. Bertan, Arizmendiarrietaren bizitzaren eta lanaren mugarri garrantzitsuenak erakusten dira. Helburua da kooperatibismoaren sortzaile izan zenaren "giza pertsonalitateaz informatzea bisitariak", antolatzaileak, Arizmendiarrietaren beatifikazioa sustatzen duen batzordeak, esaten duenez.
Goizez egongo da zabalik erakusketa, eta urri erdialdera arte izango da Bergaran.