Bergara Hiria nazioarteko xake txapelketa eta kluben arteko txapelketa azkarra, domekan

Julen Iriondo 2015eko irailaren 17a

Agorrosinen izango dira, eta 09:00etan hasiko da aurrenekoa, kluben artekoa. Euskal zirkuiturako baliagarria da, eta 25 klub inguru espero dituzte lehian, Euskal Herrikoak eta ingurukoak. Arratsaldean, berriz, nazioarteko txapelketa jokatuko da, 16:30ean hasita. 

Maila handiko jokalariek hartuko dute parte bertan, 100 batek guztira. Horretarako baldintzak betetzen dituztenek, bihar –zapatua– arte dute izena emateko aukera. Sariei dagokienez, 25 izango dira denera, kategorien arabera banatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak