Bigarren saioa, berriz, azaroaren 28an izango da, eta elkartearen antolamendu eraginkorra adostu eta sortzea izango da helburua. 10:00ak eta 13:00ak artean izango dira bi saioak, Irizar jauregian; irekiak izango dira, eta interesa duten denei luzatu diete bertaratzeko gonbidapena.
Iazko parte-hartze saioetan sortutako lantaldeak indartzea eta kohesionatzea ere izango da parte-hartze saioon helburua, eta orduan hartutako erabakiei bide ematea. Lau lantalde sortu ziren iazkotik: aisialdia, sentsibilizazioa, diskurtsoa eta komunikazioa. Horien funtzionamendua zehaztu eta lantaldeen koordinazioa zaintzeko beharra ikusten dute orain. Iazko saioetan 40 lagun inguruk hartu zuten parte, eta nahi dute oraingoetara ere etortzea horiek, berriez gain.
Jardunen eskaintza
Bestetik, Jardunek martxan du ikasturte berrirako eskaintza: txikientzako asteburuetako aisialdi eskaintza, umeen eta helduen bertso eskolak, haurren antzerki eskola... Informazioa, bulegoan edo www.jardun.eus-en.