15:00ak aldera gertatu zen. Herrizaingo sailetik aditzera eman dutenez, Bergarako bizilagun batek ertzain etxera deitu zuen lapurreta saiakeraren berri emateko.
Ustez, gizonezko bat atzeman zuen baserriaren ate aurrean eta gerturatu zenean burdinazko barrak aldean zeramaten beste bi gizonezko ikusi zituen negutegiaren aldetik irteten, eta berarengana gerturatzen mehatxu eginez. Ondoren, betiere salatzailearen kontakizunaren arabera, furgoneta baten sartu ziren hiru gizonezkoak eta baserri kamino batetik egin zuten ihes; irteerarik bareko bide batetik.
Ertzainak berehala gerturatu ziren, ustez, hiru susmagarriak ihes egin zuten tokira eta bidearen amaieran aurkitu zuten furgoneta, eta, haren ondoan, sastraka artean, ustezko lapurrak, ezkutatu nahian.
Goimendi auzoan
Ertzainek hiru ustezko lapurrak identifikatu eta atxilotu egin zituzten. Atxilotuak komisariara eroan zituzten, epailearen aurrera eroan aurretik.
Herrizaingo sailetik ez dute ez baserriaren eta ezta auzoaren izenik eman nahi izan. Goienak jakin du Angiozarko Goimendi auzoan gertatu zela.