San Martin jaiak Bergaran 2015

Giro bikainean ospatu dute San Martinetako haurren danborrada

Maite Txintxurreta 2015ko ira. 16a, 20:00

Atzoko nagusienean ez bezala, eguraldi ona izan dute arratsaldean danborradan irten diren haurrek. Udal Biltegitik San Martin plazarainoko bilbidean zehar, espaloiak bete-bete eginda egon dira, inork ez baitu ikuskizuna galdu nahi izan. Hasi aurretik parte hartzaileetako batzuk urduri bazeuden ere, bikain aritu dira guztiak.

Arratsaldeko seiak eta erdietan irten dira neska-mutikoak Udal Biltegitik. Lau eta hamaika urte bitarteko ume eta gaztetxoak hartu dute parte gaurko San Martin eguneko danborradan.

Nagusiek baino zertxobait motzagoa izan da haurrek burutu duten ibilbidea: Kultura etxea, Arruriaga, Masterreka, Bideberri, Fraiskozuri, Herrilagunak, Domingo Irala, Irizar eta Barrenkale kaleetatik pasatu dira, eta San Martin plazan amaitu dute. Bertan, gazte bandaren laguntzaz jo dute beste behin ere San Martin martxa, eta banderadunak Udaletxeko balkoira igo dira haien banderak astintzera. Txalo zaparrada eskaini diete guztiei bertan bildutako ikusleek.

Txokolatada

Danborradaren amaieran, berotuta eta nekatuta zeuden haurretako asko, baina, sari modura, txokolatada izan dute Udaletxeko arkupetan.

Erlazionatuak

San Martin eguneko umeen danborrada

Maite Txintxurreta 2015 ira 16 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak