Zoran Vrkic izan zen Labegaraietako saskia estreinatzeko ardura hartu zuen jokalaria, lehenengo saskiratzeaz, eta harekin batera aipatzekoa izan zen Landon Milbourne moduko jokalariek erakutsitako intentsitatea: baloi guztiengatik borrokatu zen, azkena balitz moduan. Partiduko lehenengo minutuetan parean egon ziren indarrak, Laboral Kutxak hirukoetan punteria findu zuen arte. Erantzuteko kapaz izan zen Retabet.es eta Corbachoren hiruko batek parean jarri zuen ostera markagailua (19-24)
Donostiarrak etengabe ahalegindu ziren bigarren laurdenean 6 puntuko aldea txikitzen, baina arrakasta barik. Laurden horretan defentsek hartu zuten protagonismoa, eta Doblasen eta Virkic-en saskiratzeei esker 2 puntura txikitu zen aldea. Baina Arabarrek hainbat minutu on egitea nahikoa izan zen 9 puntuko aldea poltsikoratzeko. Eta hor bi gipuzkoarrak nabarmendu ziren: Mikel Motosek hirukoa eta bigarren saskiratze bat, eta Olaizolak azken saskiratzea. Hala, atsedenaldira 38-41.
Hirugarren laurdenean, baina, ostera ere Baskoniakoen hiruko saskiratze batek aldea handitu zuen, eta Virkic eta Milbourne ondo ari baziren ere, GBCren aldeko teknika batzuk kontrola berreskuratzen lagundu zuten. Hala, amerikarraren hiruko batek ostera ere parean jarri zituen indarrak (49-50) eta hirugarren laurdena amaitzeko geratzen ziren sei minutuek ez zuten partidua apurtu (62-63).
Hala, laugarren laurdenean erabaki zen dena, eta hor gasteiztarrak hobeto hasi ziren, batez ere Mike James-en eskutik. Aurrea hartu zuten, baina defentsan moldaketa txiki batzuk eginda talde gipuzkoarrak gertu jarraitzen zuen. Hanga-ren hiruko batek arnasa eman zien Baskoniakoei, gertu zeudelako donostiarrak, baina azken tartean partidua irabazteko buruaz baino bihotzaz jokatutako minutu zoroetan Baskoniakoak ibili ziren txukunago. Llompart-ek azken unean hiruko lerrotik egindako hutsak medio GBCk ezin izan zuen luzapena jokatu, Darius Adams eta Ilimane Diop jokalariek ez zutelako kalerik egin jaurtiketa librean (74-78).
FICHA TEKNIKOA
RETABET.ES GBC (19-19-24-12): Llompart (4), Doblas (15), Milbourne (10), Vrkic (13), Motos (12), Cirkovic (0), Rico (6), Oroz (00), Olaizola (8), Grimau (4).
Entrenatzailea: Jon Txakartegi
Faltengatik kaleratutakoak: Olaizola eta Doblas.
LABORAL KUTXA BASKONIA (24-17-22-15): Corbacho (8), Planinic (10), Tillie (11), Adams (14), Causeur (5), James (11), Hanga (11), I. Diop (3), Anosike (2), Romero (3), M. Diop (-), Malmanis (-).
Entrenatzailea: Agustí Julbe
Faltengatik kaleratutakoak: Planinic
Lagunarteko partidua, Labegaraietan jokatutakoa. Ikusleak: 500 lagun.
Epaileak: Sánchez, Sacristán, Manuel
|
||
|