Gaztelekuak jai egun berezietan eta ikasturteko astebukaera guztietan zabalduko ditu ateak, ordutegi honekin:
- Ostirala: 18:00/21:30
- Larunbata: 17:00/21:30
- Igandea: 17:00/21:00
13-17 urte bitarteko gazteak joan daitezke bertara eta ez dago inolako kuotarik ordaindu beharrik. Bost begirale izango dira. Gaztelekuak astebururo ekintza ezberdinak eskaintzen dizkie gazteei, bereziagoez gain. Bestalde, gaztelekua eta bertako begiraleak ezagutu nahi dituzten guraso, amona-aitona eta herritarrarentzat irailaren 17an, osteguna, 18:00etatik 21:00etara ate irekiak izango dira.