Honakoa dio, San Martin jaien harira, Udalak bidalitako oharrak: "Bergarako Udalak herritar guztiek gozatu ahal izango ditugun jaiak antolatu nahi izan ditu San Martinetarako, txikienetatik hasi eta helduetaraino iritsiz! Horretarako, kontuan izateko hainbat ohar helarazi nahi ditu:
- Udalak elkarrekiko errespetuan eta parekidetasunean oinarritutako jaiak sustatu nahi ditu. Emakumeek gizonen eskubide berberak dituzte jaietan ondo pasatzeko, Beldur Barik, inork beraien segurtasuna eta eskubideak urratu gabe. Udalaren Berdintasun zerbitzuak San Martin jaiak Beldur Barik Gunea izatea du xede. Horretarako, herritar guztiei indarkeria matxistaren kontrako konpromisoa har dezatela eskatu nahi die.
- Jai eredu osasungarriaren alde, bizi ditzagun jaiak aske eta elkartasunean, kontsumo arriskutsuak alde batera utziz! Errespeta ditzagun geure burua, besteak eta ingurua!"