Aurten San Martin jaien atarian nobedade moduan antolatu du Udalak ardo dastaketa, Eusko Jaurlaritzako HAZI fundazioarekin batera. Eta ekimenak arrakasta izan du; izan ere, hasiera batean izen-ematea hogeita hamar parte hartzailetara mugatuta bazegoen ere, azkenean hogeita hamabost pertsona batu ziren Uberako elkartean.