Elkarretaratzearen ostean, antolakuntzako kide Aiert Lizarraldek adierazi zuen Bergarak, herri moduan, errefuxiatuei aterpea emateko prest egon behar duela. Horretarako, "Udalean akordio instituzional bat" lortzearen beharra nabarmendu zuen: "momentuz, udaletxean dauden alderdi desberdinen artean proposamen desberdinak bateratzea da helburua".