Hainbat selekzio jokatzen dabiltzan –tartean Espainia– Eurobasket txapelketa tarteko ACB ligan atsedenaldia dute, eta Bergarako saskibaloi taldeko ordezkariek hutsune hori aprobetxatu dute Euskal Herriko puntako bi talde horiek herrira erakartzeko (sarrera 10 eurokoa izango da): "Sarrerekin partidua antolatzeak dituen kostuak txikitzea bilatzen dugu; ez dugu espero klubarendako aparteko diru-sarrerarik, helburua ez delako herriko taldea diruz laguntzea, eta bai saskibaloia herritarrei gerturatzea", adierazi du Marian Mellado, BKEko ordezkariak.
Eta urteak daramatzate ahalegin horretan, hirunako torneoa antolatuz, Gabonetako torneoa, edo puntako entrenatzaileekin berbaldiak antolatuz. Ekainean, gogoratu, Jaume Ponsarnau izan zen Bergaran.