Martitzeneko eta eguazteneko etapak esprintean erabaki zituzten, lasterketan zehar izandako ihesaldi saiakerek ez zutelako arrakastarik izan. Hala, Bergarakoa azkar dabil azken metro horietan, martitzenean bigarren izan zelako, eta atzo, eguaztena, Lokatzako harrobikoak besoak jaso zituelako.
Gaur erabakiko da itzulia
Indarrak pare-parean daude, eta gaurko etapa erreginan erabakiko da Kantabriako 23 urtez azpikoen Itzuliko txapelduna. Potesen hasiko duten (15:30ean) etapan ziklistek 3.000 metroko desnibela gainditu beharko dute, eta logikoena da. Orain momentuan 31 ziklista daude sailkapenean denbora berdinaz, akaso Euskadi Fundazioan, Caja Ruralen edo Cafes Baquen daude ziklista nabarmenena, baina ezin da inor baztertu, gainontzeko taldeek ere min galanta egin dezaketelako. Hemen informazio gehiago, eta sailkapena.