Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gregori Arietaleanizbeaskoa bergararrak 102 urte bete ditu gaur, martitzena, eta Bergarako Mizpirualde egoitzara hainbat lagun joan dira zoriontzera. Familiatik seme-alabak, iloba eta birbiloba joan dira. Udal ordezkariak ere han izan dira: batetik, Mari Carmen Barrenetxea Ongizateko batzordeburua; bestetik, Ander Alberdi alkateordea. Lore sorta eman diote Gregori-ri, eta talde argazkia atera dute.