Nagore Sanz izango da aurten ere Orfeoi Gaztearen zuzendaria. Talde ederra osatuta dute dagoeneko Bergarako Orfeoi Gaztean, eta oraindik gazte gehiago animatzea espero dute.
Proiektu honek, Musika Eskolarekin elkarlanean, bi helburu nagusi ditu: "Kantu-zaletasuna suspertzea eta Bergarako Musika Eskolako haur koruen eta Bergarako Orfeoiaren artean zubi-lana egitea".
Entseguak astean behin izaten dira eta ordu eta erdi irauten dute. Ordutegia eta eguna finkatzeke daude; biharko bileran erabakiko da.
Bergarako Orfeoi Gaztea (Gabero) 13-18 urte arteko gazteez osatutako abesbatza da. Bergarako Orfeoiak babesten du, etorkizunean gazteok Bergarako Orfeoiko kantari izateko helburuarekin.