Azokara joateko ohitura
"Bergarako San Juan auzoan betidanik egon da baserriko produktuak azokara eramateko ohitura. Hori auzoa bultzatzeko helburuaz antolatzen hasi ginen", azaldu dute. Izan ere, lehen ia baserri guztiek produktuak azoketara eramaten zituztela argitu dute.
Askotariko produktuak
Berenjena, kalabaza, porrua, pikuak... erosteko aukera izan da. Herritarrak eta baserritarrak izan dira bertan. "Aurten lehen aldiz produktu onenekin saskia egin eta zozketa egin dugu. Irabazlea Elgetakoa da". Produktuekin plater konbinatuak egin dituzte eta dastatzeko aukera izan da: "70 plater banatu ditugu, penkak, cherry-ak, kalabazina plantxan, berenjenak... arrakasta eduki dute".