San Mateo jaiak eta ardo dastatze ikastaroa Uberan

Maite Txintxurreta 2015eko irailaren 4a

Bihar, zapatua, San Mateo jaiak ospatuko dituzte Ubera auzoan. Goizez, 10:30ean hasita, kalejira, meza, boloak eta azoka izango dira, eta ordu bietan auzo-bazkaria. Arratsaldean jokoak egingo dituzte eta gauean afaria izango da. Bestalde, irailaren 10ean ardo dastatze ikastaroa izango da elkartean, Mikel Garaizabalek zuzenduta. Bertan parte hartzeko Udaleko Kultura Zerbitzuan eman beharko da izena, eta 3 euro ordaindu beharko dira. Informazio gehiagorako 943 77 91 59 telefonora dei egin daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak