Ekitaldia 19:30ean hasiko da, eta bertan, saskibaloi elkarteak hastear den sasoi berrirako atera dituen talde guztiak aurkeztuko dituzte, jokalari zein entrenatzaileekin. Amaieran, familia-argazkia aterako dute guztiek batera BKEren elastikoa jantzita, azken urteotan egin izan duten moduan.
GBC-Baskonia
Bestalde, irailaren 15ean, goi mailako saskibaloi partidu profesionala ikusteko aukera izango da Labegaraietako kiroldegian. ACB mailako GBC Gipuzkoa Basket eta Laboral Kutxa Baskonia taldeek lagunartekoa jokatuko dute.
Norgehiagoka 19:30ean izango da, eta hamar euro ordaindu beharko dira lehia ikustera joan ahal izateko.
"Saskibaloia herrira gerturatzeko helburuarekin" antolatu du BKEk lagunarteko hori, azaldu du Mariam Mellado arduradunak.