San Martin jaiak Bergaran 2015

Ardo-dastatze ikastaroa eta paella-jana San Martinetako berrikuntzak

Monika Belastegi Aranzabal 2015ko ira. 3a, 16:10
Umeen danborrada, iaz

Aurten ere ez da aspertzeko astirik izango San Martin jaietan. Udalak ekintzaz beteriko egitaraua prestatu du hilaren 10etik hasi eta 26ra bitartean. Berrikuntza nagusiak paella-jana eta ardo-dastatze ikastaroa badira ere, ohiko azokak, haur eta helduen danborradek, Udal Musika Bandaren kontzertuak, 30. dantza suelto txapelketak, alaituko dute jaietako giroa, besteak beste. Egitaraua behean:

Egitaraua egunez egun:

Irailak 10, eguena

  • 19:00 Ardo-dastatze ikastaroa Uberako soziedadean Mikel Garaizabalekin. Izena-ematea: 3€, Udaleko kultura zerbitzuan. Informazio gehiago: 943 77 91 59. Eusko Jaurlaritzako HAZIk babestutako ikastaroa.

Irailak 11, egubakoitza

  • 19:00 Bikote nagusientzako 30. dantza suelto txapelketa udal pilotalekuan. Moises Aspiazuren oroimenez. Antolatzailea: Bergarako Musika eta Dantza Eskola.

Irailak 12, zapatua

  • 10:00 Barazki, fruta eta gazta lehiaketa eta azoka Bergarako alde zaharrean (San Martin plaza, Munibe, Ariznoa plaza eta Monzon plazan).
  • 10:30 Gazta lehiaketa San Martin plazan.
  • 10:30 Bergarako odolosteen dastatzea San Martin plazan.
  • 11:00 –13:30 Bergarako trikitilariekin kalejira.
  • 12:00 Kantu-jira herrikoia, Bentazaharreko mutiko alaiak taldearekin.
  • 13:30 Barazki, fruitu eta gazta lehiaketako Sari banaketa San Martin plazan.
  • 14:30 Paella-jana Kruz Gallastegi kalean. Txartelak salgai 6,50€an irailaren 7tik 11ra bitartean ondorengo tabernetan: Bule, Pol-Pol, Arrano eta Depor, eta egunean bertan Kruz Gallastegin. (Udalak mahaiak eta bankuak jarriko ditu. Edariak eta kafea norbere kontura).
  • 17:30 Gaztetxoendako zezentxoak eta poniak, Seminarioko patioan.
  • 18:30 Bergarako Erraldoi, kiliki eta buruhandien konpartsen kalerjira, Udal txistulari bandak lagunduta. Ibilbidea: San Martin plaza, Bidekurutzeta kalea, San Pedro, Artekale, Arruriaga, Masterreka, Bideberri, Fraiskozuri, Herri lagunak, D.Martinez de Irala, Barrenkale eta San Martin Agirre plaza.
  • 19:30 Bergarako saskibaloi taldeen aurkezpena San Martin plazan. 20:00 – 21:30 eta 23:00 - 01:00 Erromeria Obaneuke taldearekin, San Martin plazan.

Irailak 13, domeka

  • 09:00 Ageriko 42.Simon Arrieta pintura lehiaketa, Beart elkarteak antolatua, Bergarako Kultur Etxean. Sari banaketa 14:30ean izango da Udaletxean. Ondoren, aurkeztutako lanen erakusketa zabalduko da Bergarako udaletxean eta ikusgai izango da irailaren 17tik 30era, ondorengo ordutegiarekin: Astelehenetik ostiralera: 18:00-21:00 eta asteburuetan: 12:00-14:00/18:00-21:00
  • 11:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00 Haur eta gaztetxoentzako jolas parkea Seminarioan.

Irailak 15, martitzena

  • 18:30 Gipuzkoa Basket eta Laboral Kutxa Baskonia taldeen saskibaloi partidua Labegaraietako kiroldegian.
  • 19:00 “Ametsen fabrika” gaztetxoentzako antzezlana Munibe plazan.
  • 22:30 Nagusien danborradaren irteera. Ibilbidea: Kultura etxea, Arruriaga, Masterreka, Bideberri, Fraizkozuri, Herrilagunak, Domingo Irala, Irizar, Barrenkale, San Martin plaza, Bidekurutzeta, San Pedro, Artekale, Arruriaga, Barrenkale, San Martin plaza.
  • 23:30 San Martinen errepresentazioa, Udal Musika Bandaren laguntzarekin San Martin plazan.
  • 00:15 Joselu Anaiak taldearekin ERROMERIA San Martin plazan.

Irailak 16, eguaztena San Martin Agirre Eguna

  • 08:30 Diana, Udal Txistulari Bandarekin.
  • 09:00 Sokamuturra, Barrenkale eta San Martin plazan. 16 urtetik beherakoek debekatuta dute sokamuturrean parte hartzea.
  • 11:00 Meza nagusia, San Pedro parrokian.
  • 11:15 Kalejira Udal Musika Bandarekin.
  • 11:30 Errekortadore eskola ibiltaria Seminarioan. 12:30 Udal Musika Bandaren kontzertua San Martin plazan. 
  • 18:30 Haurren danborrada. Ibilbidea: Kultura etxea, Arruriaga, Masterreka, Bideberri, Fraizkozuri, Herrilagunak, Domingo Irala, Irizar, Barrenkale, San Martin plaza.
  • 19:30 Herrixa dantzan Jainaga eta Narbaizarekin San Martin plazan.
  • 22:00 Suzko erroberaj Agorrosinen.

Irailak 20, domeka

  • 09:00-14:00 Taldekako Bergara Hiria Xake txapelketa azkarra Agorrosinen. 16:30-21:00 Bergara Hiria nazioarteko Xake txapelketa Agorrosinen.

Irailak 26, zapatua

  • 19:30 BKE Futbol taldeen aurkezpena, San Martin plazan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak