Irailaren 9an hasiko du KafeKonponek ikasturtea

Monika Belastegi Aranzabal 2015eko irailaren 3a

Zenbait lagun hondatutako tresnak konpontzen.

Oporretan zerbait hondatu zaizula eta ez dakizula nola konpondu? Datorren eguaztenean, hilaren 9an, abiatuko dute berriz KafeKonpon egitasmoa eta bertara eraman dezakezu.

Linterna, kanpingasa, jostailuren bat, haizegailua, TB mandoa… 16:00etatik aurrera hurbildu San Joxepe erretiratuen elkartera eta kafe goxo baten bueltan batzen den lagun taldearekin batera eroandako tresna konpontzeko aukera izango duzu.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak