2015eko Enpresa Txiki edo Ertainaren Sarirako finalista da Lazpiur

Leire Kortabarria 2015ko ira. 3a, 10:48
Miguel Lazpiur

Somos Empresa sarietako finalistetako bat da Bergarako Lazpiur enpresa. Banco Popularrek aurten sortu ditu sari horiek, El País eta Cadena SER komunikabideekin batera. Hain zuzen, 2015eko Enpresa Txiki edo Ertainaren Sariaren kategorian dago, beste hiru enpresarekin batera.

Somos Empresa sarien helburua honakoa da, antolatzaileen esanetan: "Gure herrialdeko enpresa txiki eta ertainek inspiratzeko eta balioa eta aukerak sortzeko duten gaitasuna aitortu nahi dugu".

Sei kategoria dituzte sariok, eta Somos Inspiradores edo 2015ko ETE Sariaren kategorian dago Lazpiur. Kategoria horretan, enpresa-bikaintasunaren bila eredu izan den 15 urte edo gehiago dituen enpresa bat sarituko dute.

Enpresa finalista bakoitzak bideo bat egin du. Lazpiurren kasuan, Miguel Lazpiur enpresaburuak euren jarduera azaltzen du eta honako hau esaten du: "Bezeroengan zenbait balio inspiratzen ditugu: konfiantza, segurtasuna eta konpromisoa".

Lazpiurren merkatu objektiboa "mundua" dela esaten du, "gaur egun izan behar den moduan".

Somos Empresa sarietako irabazleak urriaren 2an jakinaraziko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak