Barruko igerilekua itxita dagoen bitartean Arrasatekoa erabili ahal izango da

Monika Belastegi Aranzabal 2015ko ira. 3a, 10:04
Arrasateko Musakola kiroldegiko kanpoko igerilekua.

Agorrosingo barruko igerilekuetako lanek irauten duten bitartean, Arrasateko Musakolako kanpoko igerilekuak erabiltzeko aukera izango dute Agorrosingo abonatuek, irailaren 16ra arte. Horretarako, ez da inolako tramitaziorik egin beharrik egongo.

Arrasateko eta Bergarako udalek adostu dute Bergarako kirol abonu arrunta eta osoa duten erabiltzaileek Arrasateko kanpoko igerilekuak erabili ahal izatea Bergarako barruko igerilekuetako konponketa eta garbiketa lanak egiten diren bitartean.

Erabilera aukera hori 10:00etatik 16:00etara izango da, abuztuaren 31tik irailaren 16ra arte. Horretarako, Bergarako abonatuek ez dute inolako tramite gehigarririk egin behar izango. Izan ere, Arrasateko Musakola kiroldegian Bergarako erabiltzaileen datuak eta sarrera baimenak izango dituzte.

Horrenbestez, Udaleko Kirol Zerbitzutik barkamenak eskatzen dizkiete erabiltzaileei eragozpenengatik eta eskerrak ematen dizkiote Arrasateko Udalari erabiltzaileei emandako aukerarengatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak