Azoka eta ortuko produktuen dastaketa egingo dituzte domekan San Juan auzoan

Maite Txintxurreta 2015eko irailaren 2a

Bosgarren urtez egingo dute azoka San Juanen, eliza ondoko plazan. 11:30ean zabalduko dituzte postuak, eta ondoren, 12:30ean, aurtengo ortu lehiaketako produktuen dastaketa izango da. Bost euroren truke, plater konbinatua eta edaria banatuko dituzte, aurreko urteetan bezala.

Bergarako trikitilariek alaituko dute giroa azokan, eta ortu lehiaketako argazkiak ere plazan bertan jarriko dituzte ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak