Gipuzkoan, 23.801 langile babesten ditu Asepeyok (63.397, Euskadiko hiru lurraldeak hartuta) eta 3.876 enpresa dira kontingentzia profesionalen kategoriako bazkide (EAEn, 8.225). 13.872 langile dira kontingentzia arruntetarako bazkide, eta 6.373 langile autonomo daude Asepeyora atxikita (EAEn, 42.683 eta 12.329, hurrenez hurren).
Mutuaren Prestazio Berezien Batzordeak egindako lana azpimarratzen dute Asepeyoko arduradunek. Batzorde hori lan-istripua edo lan-gaixotasuna izan duten langileendako laguntzen gainean erabakitzen duen erakundea da hori, eta 2014an 170.846,64 euro eman zituen iaz diru-laguntzatan Gipuzkoan.
Euskadiko emaitzei dagokienez, esandako Batzordeak 236 diru-laguntza eskaerari erantzun zien iaz, eta denetara 407.918 euro eman zituen.
10 asistentzia-zentro ditu
Asepeyok Euskadin duen laguntza sarea Asepeyoren beraren 10 zentrok osatzen dute; horrez gain, Bilboko Mutuen Arteko Ospitaleak eta Asepeyorekin lankidetza hitzarmena duten beste mutuen bost ordezkaritzak.