Kalean egiten den salaketa-ekintza artistikoa da Women in black. Partaideak, beltzez jantzita, lurrean etzaten dira lerro bakarrean, hilotzak bezala, begiak itxita. Klarionarekin zoruan etzandakoen gorputzaren silueta marrazten dute eta hori egindakoan, lerroko lehenetik hasi eta azkenera arte, lehenak hurrengoari sorbaldan ukituta, bata bestearen ostean zutitzen dira. Minutu batez isilean egon eta joan egiten dira.