Murias taldeko bergararrak aitortzen du "itzulia irabaztea" zela hasieratik helburua, eta horretarako saiatu direla egun denetan Soler "ahalik eta babestuen" eramaten, eta "mendian maillot horia defendatzen".
"Egindako lanarekin pozik" agertu da Lizarralde, eta esperientzia "kristorena" izan dela dio: "Lehenengo aldiz zortzi eguneko itzuli bat korritzen, munduko onenekin; da Tourra moduan, baina maila txikiagokoan. Oso polita izan da, azken egunetarako nekea igartzen da, baina oso polita".
Azkeneko egunean Croix de Fer mendatean gora maillota defendatzea polita izan zela dio, eta pozik agertu da bera ere hogei hoberenen artean ibili zelako mendian. Orain, itzulian hartutako sasoi-puntua aprobetxatu nahi du denboraldiaren azken zatirako.
Denboraldia bukatzeko azken sei-zazpi lasterketak falta ditu Lizarraldek Muriasekin, Frantzian: "Karrera politak falta dira, eta ea zerbait egiten dugun".