Sardinak prestatzen 5-6 lagun inguru izan dira, tartean Enrique Aperribai. Bere esanetan: "250 plater banatuko ditugula uste dut, bederatzi kaxa ditugu, 71 kilo sardina, eta urtero moduan ez dut uste ezer sobratuko denik".
Ilara luzea egin dute bertaratuek, sei euroren truke; sei sardinako platera, ogi pusketa bat, eta baso bat ardo eskuratzeko. Hala eta guztiz ere, merezitako itxaronaldia izan da, izan ere, platerak garbi-garbi utzi dituzte.
Sardinak prestatzen, bero-berotan
Gehien sufritu dutenak, sardinak prestatzen egon direnak izan dira. Izan ere, su garren berotasunaz izerditan blai bukatu dute, baina giro umoretsuan berotasunari aurre egin eta oso ondo pasatu dute lagun artean sardinak prestatzen.