Usoa Mendikuteren margoak ikus daitezke Infernukua tabernan

Usoa Mendikute pintore bergararra

Bartzelonan bizi den Usoa Mendikute artista bergararraren margoak daude ikusgai Bergarako Infernukua tabernan. Irailaren 14a arte egongo da zabalik erakusketa.

Usoa Mendikuteren margoak Infernukua tabernan daude eta ordutegi honetan ikus daitezke, irailaren 14a aurretik:

  • astelehenetik eguenera: 12:00etaik 15:00etara eta 18:00etatik 23:00etara
  • egubakoitzetik domekara: 12:00etatik aurrera

Bartzelonan ere bai

Irailaren 5etik urriaren 3ra bitartean, bestalde, Bartzelonako La Createca tabernan zabalduko duten erakusketan hartuko du parte. Alor askotako kultur ekintzak antolatzen dituzte taberna horretan eta irailean Raul Peña margolari bartzelonarraren erakusketa egongo da ikusgai. Erakusketa horretan ere parte hartuko du Usoa Mendikutek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.