Osintxuko kofradixak ospatuko dituzte asteburuan

Egubakoitzean, abuztuak 28, hasiko dituzte jaiak Osintxun, eta hiru egunez festan murgilduko da auzoa. Arratsaldeko seietan etxaflero jaurtiketak iragarriko du jaien hasiera, eta denetarik izango da domekara bitartean: kirola, jolasak, musika...

Honakoa da jai batzordeak aurten prestatu duen egitaraua:

Abuztuak 28, egubakoitza

18:00 Etxaflero jaurtiketa

18:15 Bizikleta martxa Plaentxira

19:30 Futbito partidua Semi Cupekoekin: Osintxuarrak vs Mokoloak (frontoian). Bitartean, munduko pintxoen dastaketa plazan.

20:00 Trikipoteoa

20:30 Buruhandiak

23:00 Kontzertuak: Sardeska (Orereta), Iskanbila (Arrasate) eta Zeinke (Zornotza)

Abuztuak 29, zapatua

11:00 Haurrendako jolasak

12:30 Baserribertso poteoa

14:30 Koadrilen bazkaria (Jai Batzordeak mahaiak eta janaria berotzeko sua jarriko ditu, bazkaria koadrila bakoitzak ekarri beharko du)

17:00 Mus txapelketa

18:00 Paella lehiaketa

19:00 Toka (bi tiraldi 2 euro) eta futbolin txapelketa

20:00 Buruhandiak eta poteo herrikoia

21:30 Herri afaria + sari banaketa

00:00 Erromeria: Gozo-gozo (Andoain)

05:00 Kulero, kaltzontzilo, tanga eta tongo lasterketa

06:00 Salda magikoa eta ondoren gaupaseroen argazkia

Abuztuak 30, domeka

11:30 Kalejira Bergarako trikitilariekin

12:00 Meza nagusia eta karitate banaketa

13:00 Bihurrirekin herri kirolak

13:30 Poteo herrikoia

17:00 Pilota partida bikainak

18:30 Umeentzat jolasak

20:00 Buruhandiak eta poteo kolosalarekin jaien amaiera

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.