Ana Abajo bergararrak erakusketa zabalduko du Aroztegin

Leire Kortabarria 2015ko abu. 21a, 08:00
'Bakardadean' bideoaren irudi batzuk.

Ana Abajo Lazkano bergararraren Bakardadean izeneko erakusketa hartuko du Aroztegi aretoak gaur, abuztuak 21, hasi eta irailaren 13ra arte. Egilearen esanetan, "norberak ikusteko erakusketa da Bakardadean, momentua gozatu eta isiltasunean sentitu nahian, hausnarketaren munduan murgiltzeko".

Bakardadean erakusketa Ana Abajok eskultura ikasgairako egindako lan batetik ateratako obra da, Pina Bausch-ek egindako Café Müller maisu-lanean inspiratua.

Ana Abajok honela azaltzen du bere erakusketa: Instalazio honek lana deskonposatu nahi du, eta horretarako erabiltzen ditu bi bideo (kameraren eta irudiaren arteko joko bat, batetik kamera estatikoa da eta irudia da mugitzen dena eta, bestetik, irudia geldi dago eta kamera da zer eta nola erakutsi erabakitzen duena), argazkiak, akuarelak, idatziak, pinturak eta eskultura bat. Eta horrez gain, entzungo den audioak bere osotasunera eramango du obra, bakardadeari leku eginez".

Abuztuaren 21ean, egubakoitza, arratsaldean inauguratuko da erakusketa, eta ondoko ordutegian egongo da ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatuetan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; eta domeka eta jaiegunetan, 12:00-14:00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak