Gizarte, kirol eta kultura diru laguntzen deialdi bateratua egin du aurten Udalak

Leire Kortabarria 2015ko abu. 19a, 17:00

Aurten lehenengo aldiz, diru laguntzak eskatu nahi dituztenendako deialdi bateratua egin du Udalak, eta hala, gizarte zerbitzu, kirol eta kultura arloko diru laguntzen deialdi bakarra egin du. Helburua da elkarte eta entitate eskatzaileei araudi-erreferentzia bakarra ematea eta, aldi berean, kudeaketa administratiboa samurtzea.

Honako esparruetako talde eta elkarteek egin ditzakete eskaerak:

1. Gizarte Zerbitzuak

  • Garapenerako lankidetza-programak lantzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako (GKE) diru-laguntzak
  • Gizarte Zerbitzuen arloan diharduten elkarteentzako diru-laguntzak

2. Kirolak

3. Kultura

Deialdi honetan, alde batetik, oinarri orokorrak zehazten dira (deialdi guztietarako diren xedapen orokorrak, eskabidea egiteko jarraitu beharreko prozedura, onuradunak, eskatzaileei eskatzen zaizkien baldintzak, aurkezteko epeak, laguntzak jasotzeko zenbateko globala, eman beharreko zenbatekoa, diru-laguntza zertarako den justifikatzea, diru-laguntzak ordaintzea, e.a) eta, bestetik, sail bakoitzak bere eskumeneko alorretan ezartzen dituen oinarri espezifikoak (laguntza-programa bakoitzaren berezitasunak, diru-laguntza esleitu eta banatzeko irizpideak, aurrerakinak emateko aukera, aurkeztu beharreko agiriak, e.a.)

Horretarako, 2015. urterako diru-laguntzak eta laguntzak emateko prozedura orokorra arautzen duten oinarrietako 6. artikulua aldatu egin da:

“Eskaerak astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara, Udale­txeko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira 21 laneguneko epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik konta­tzen hasita.

Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean abuztuko egun batean argitaratuko balitz, eskaerak aurkezteko epea irailaren 1ean kontatzen hasiko da”.

Xehetasun guztiak “Bergarako Udalak 2015. urterako ezarri dituen diru-laguntza programen deialdi irekia” dokumentuan daude.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak