Mikel Linazisoro, Europako eskalatzaile txapelduna

Leire Kortabarria 2015ko abu. 20a, 08:00

Mikel Linazisoro, eskalatzen

Mikel Linazisoro eskalatzaile bergararra Europako txapeldun berria da 16 urtetik azpikoetan. Austrian jokatu da zirkuituko azken proba, eta 5. egin du Linazisorok, baina, aurretik bi lehen postu eta hirugarren bat eginda, txapela berak irabazi du. Abuztu bukaeran eta irail hasieran, Munduko Txapelketan parte hartuko du.

Austrian, Mitterdorf-en jokatu da zirkuituko azken proba, abuztu hasieran. Bi fase egin zituzten: sailkapen fasea eta finala. Sailkapen fasean, Mikel Linazisoro bigarren onena izan zen, bakarrik Harold Peeters belgikarraren atzetik.

Hamaika parte-hartzaile sailkatu ziren finalerako. Bide baten, bi pauso erabakigarri zeuden. Bost finalistak, tartean Linazisorok, huts egin zuten pauso horietako baten. Orotara, Austriako proban Harold Peeters-ek lortu zituen puntu gehien.

Erregulartasuna izan da Mikel Linazisororen ezaugarri nagusia. Txapelketa maiatz hasieran hasi zen Austrian (Dornbirn); Bergarakoak hirugarren egin zuen orduan. Irabazi egin zuen bigarren proba, Imst-en, Austrian hori ere, eta baita hirugarrena ere, Eskoziako hiriburuan, Edinburgh-en. Horrenbestez, Europako txapeldun bilakatu zen ekainean.

Nazioartean, Munduko Txapelketa geratzen zaio Linazisorori. Abuztu bukaeran eta irail hasieran jokatuko da Arcon (Italia).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak