Herrilagunak kaleko lanak bukatzear

Ubane Madera 2015ko abu. 14a, 08:44
Brigadako langileak Herrilagunak kalean lanean.

Kalearen goiko parteko galtzada-harrien junturak jartzea. Horixe falta zaie Bergarako Udaletxeko brigadako langileei Herrilagunak kaleko obrak bukatzeko. Bertako adokinak aldatzen dihardute abuztuaren 3az geroztik, orain arteko galtzada-harriak, kareharrizkoak, labainkorrak zirelako.

Galtzada-harri berri guztiak jarrita dituzte dagoeneko Herrilagunak kalean. Eta kalearen beheko parteak erakusten du obrak bukatzean gune horrek izango duen itxura eraberritua. Hala, kaleko goiko parteko adokinei junturak egitea besterik ez zaie falta, eta hori datorren astean egingo dutela jakinarazi dute obran diharduten brigadako langileek.

Orain, granitozkoak dira bertako galtzada-harriak. Granitoak eutsi egiten duelako, eta berriz, orain arte jarrita zeuden adokinak kareharrizkoak izanik, labainkorrak ziren.

Bi egunez geldi

Emandako xehetasunen arabera, pare bat egunez geldi egon behar izan da obra hori, ondoko elizan egiten diharduten lanetako uren hargune bat dela-eta-

Edozein modutan, horrek ez du aparteko atzerapenik eragin, eta bestelakorik ez bada, behintzat, aurreikusitako epean (abuztuaren 25erako) bukatuko dituzte lan guztiak.

16.000 euro pasako aurrekontua dute obra horiek.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak