Plataforma bakarreko espazioa egokitu dute Bidekurutzeta kalean, bestela esanda, errepidea zein espaloia maila berean jarri dituzte. Modu horretan, oinezkoek leku handiagoa izango dute bertatik pasatzeko. Hain zuzen ere, orain arte oinezkoek 214 m karratu zituzten, eta aurrerantzean 353metro karratu izango dituzte.
Ibilgailuek, berriz, 100 metro karratu pasa galdu dute espazioaren egokitzapenarekin.
Zirkulazioa pentsatu behar
Obrak bukatuta, Bergarako Udalaren asmoa zen kalea datorren astean (abuztuaren 10eko astean) zabaltzea. Baina oraindik ez dute behin betiko erabaki zela antolatuko duten inguruko zirkulazioa, orain arte moduan utziko duten edo aldaketaren bat egingo dioten. Egunotan aztertuko dute gaia.