Erosle, saltzaile eta bisitari aldetik mugimendu txikia izan arren, Oxirondo azokan atzo sasoiko produktuak erosteko aukera eman zuten, hileko lehenengo eguaztena izaki. Atzokoan, baina, musikak eta pintxo-poteak lagundu zuen hitzordua girotzen. Tomate, letxuga, piper eta bestelako barazkiekin batera, ogia, sagar zukua, intxaurrak… ekarri zituzten ortuetatik Bergarako baserritarrek. Ostean, Oxirondo plazan entzule asko izan zituen Antonio Lizana musikariak eta bere bandak. Adituen esanetan, Euskal Herriko momentuko bateria-jolerik onena izan zen bertan: Borja Barrueta.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.