Pintxo poterako materiala Kai tabernak eramango du. Eta berritzailea izango da, ez ohikoa: "Eguraldiaren araberako pintxoak izango dira, baina hori bai, italiarrak. Hostore masarekin egindako pintxoak izango dira, lasaña, berenjenak… erabiliko ditut", kontatu du Giuseppe Pino Santacroce-k. 18:30-19:00ak aldera eramango ditu pintxoak Oxirondora, 100 bat, "edo akaso gehiago", adierazi du Pino-k.
Jazz kontzertua
Behin azokakoak eginda, musikarako tartea emango dute Oxirondo plazan, Antonio Lizanaren eskutik (20:00). Jazz kontzertua eskainiko du andaluziar musikariak. Goi mailako jazz ikasketak Musikenen egindakoa da Lizana, eta bigarren diskoa argitaratu berri du ekainean: Quimeras del mar.