Atzoko emanaldiarekin udako Berumuga musika zikloak Espoloia datorren urtera arte agurtu bazuen ere, oraindik ere jarraituko dute gaueko kontzertuek. Abuztuan baina, Oxirondo plazan izango dira hitzorduak, eta eguaztenetan, egubakoitzetan beharrean.
Lehena, hilaren 5ean, Antonio Lizanarekin. Artista horrek flamenkoa eta jazz-a uztartzen ditu, munduko hainbat musika motaren influentziekin nahastuta.
Hurrengo astean, berriz, abuztuaren 19an, Jon Gurrutxaga eta haren bandarena izango da aurtengo zikloa itxiko duen kontzertua. Folk eta rock doinuak izango dira protagonista kasu honetan.