Produkzio nazionala izenburua du erakusketak, eta horixe bera du gaitzat, gaur egungo merkatua eta bertako produkzioaren balioa nola aldatu den. "Ironia ukitua" duela azaldu du Rikardo Azkargorta margolari eta antolatzaileak. Margolanak, eskulturak zein instalazioak topa daitezke bertan. Abuztuaren 16ra arte egongo da zabalik mostra.
Artista taldeak elkarrekin egin duen bosgarrena da. 40 eta 60 urte bitarteko margolari eta eskultoreek haien artean zeukaten adiskidetasunari jarraiki erabaki zuten elkarlanean aritzea. Debagoiendarez gain, gehienak Eibar ingurukoak dira.