Urbanizazio proiektu honetan, guztira, 757m² eraberritzen ari dira. Orain arte, oinezkoentzako 214 m² zeuden eta proiektua gauzatutakoan 353m² izango dira. Autoentzako espazioa, aldiz, 543m²-koa da eta obra amaitutakoan 405m²-ra murriztuko da.
“Obrak oso martxan onean doaz. Ezkerreko espaloia falta da bukatzeko, baina jada amaitzeko lanak egiten hasi dira. Abuztuan, asfaltoa jarriko da, eta orokorrean, obrak bukaera aldera daudela esan daiteke”, azaldu du Eduardo Alvarez Bergarako Udaleko aparejadoreak.
“Hasiera baten adjudikatutako epeak baino askoz lehenago amaituko direla obrak uste dugu. Abuzturako lanak bukatuta egongo direla aurreikusten da-eta”, adierazi du Alvarezek.