Hori horrela, Agorrosinetik aurreratu dute, barruko igerilekuak itxita dauden bitartean Arrasatera joateko interesa duten abonatuak Agorrosingo idazkaritzatik pasa daitezkeela.
Bestalde, irailean egin ohi izan den garbiketa astea "hiru egunetara mugatuko" dutela ere azaldu dute: "Igerilekuetako konponketek garbiketa astea berrantolatzera eraman gaitu. Horrela, aste osoa itxi partez, hiru egunetan itxiko dugu. Hots, irailaren 14tik 16era, biak barne". Hori horrela, Agorrosingo eremu bakoitzak ondorengo egutegia izango du:
Bestelako berrikuntzak
Irailaren 17tik aurrera, fitness aretoak berrikuntzak izango ditu. Batetik, aretoa bi aretotan antolatuko dute, modu horretan 75 metro koadro irabazita. Horrekin batera:
- Lau bizikleta estatiko berri jarriko dituzte.
- Bihotz-birika jarduerarako makina eliptiko berri bat.
- Pisu libreko eremu bi antolatuko dituzte, pisu handiko eta osasun ikuspegiko erabiltzaileen premia asetzeko.
Argibide eta informazio gehiago iugarteburu@bergara.eus eta 943 77 70 95 zenbakian.