Agorrosingo langileek errespetua eskatu dute

Josu Bilbao 2015ko uzt. 22a, 10:56

Polikiroldegian, igerilekuetan, tabernan, harreran eta gainontzeko jardueretan lan egiten duten 30 bat langileek prentsa oharra kaleratu dute, lankide bati autoan giltza batekin marra bat egin diotelako. Gainera, gertaera pasa denetik jasota elkartasun mezuak eta animoak eskertu nahi izan dituzte.

Agorrosingo langileen oharra:

"Agorrosingo langileak. Egun, Agorrosin Ekintza Gunean, igerileku, harrera, taberna eta gainontzeko jardueretan 30 bat langilek egiten dugu lan. Jabe gara, gure lanak eragin zuzen eta berehalakoa duela herritarren bizitzan eta horregatik, ahalegin handia egiten dugu egiteko hori ahalik eta hobekien betetzen.

Gauza da, aste honetan, bereziki, lankide bati autoan, eta giltza batez, marra bat egin diotela. Udaltzaingoari berri eman eta egileak identifikatzeko eta zigortzeko ahaleginak egingo ditugun arren, badakigu zaila izango dela horiek identifikatu eta zigortzea. Lerro hauekin, lehenik eta behin, gertakari hori salatu egin nahi dugu.

Halaber, herritarrei eskatzen diegun gauza bakarra da, gugana zuzentzen direnetan, errespetuz eta begirunez egitea. Kexatzeko bideak eta moduak daude, eta maiz, entzun eta ikusi behar izan ditugu zilegi ez diren hainbat jokabide.

Amaitzeko adierazi elkartasun eta animozko hitzak eman dizkiguten herritarri eskerrak eman nahi dizkiegula. Izan daitezela hitz eta lerro hauek guztion arteko elkar bizitza eta errespetua sustatzeko.

Eskerrik asko"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak