Santa Ana jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Monika Belastegi Aranzabal 2015ko uzt. 21a, 13:07

Egubakoitzean hasi eta domekara arte ospatuko dituzte Bolua, Arruriaga eta Burdiñateko auzotarrek. Berrikuntzen artean, domekako meza (12:00) Santa Ana ermitaren aurrekaldean egingo dute.

Egubakoitza, 24

  • 19.00: Burdiñate, Barrenkale eta Arruriaga kaletatik kalejira trikitixarekin Boluara igotzeko.
  • 20.00: Txupinazoa eta Santanatxoaren jaitsiera auzoko musikariekin lagunduta. Jarraian poteo herrikoia eta umeentzat buruhaundiak, dena trikitixarekin alaituta.
  • 21.00: Sardinada. Saldu egingo dira bukatu arte.
  • 22.30: Dantzaldia Café Irlandés musika taldearekin.

Zapatua, 25

  • 10.00: Diana etxafleruekin. Pintura eta marrazki lehiaketa. Irabazlea datorren urteko jaietako azala izango da. Lan guztiak Masterreka kaleko Nahikari tabernan egongo dira ikusgai abuztuko lehen hamabostaldian.
  • 11.00: Patata tortila lehiaketa –izena emateko epea uztailaren 23ra arte, 19.00etan, Imaz harategian–. Pintxoak  salduko dira.
  • 12.30: Bolua otxotearen kantu emanaldia. Puzgarriak plazan.
  • 13.30: Txikiteo herrikoia –zerbait pikatzeko egongo da.
  • 14.30: Bazkari herrikoia Bolua kalean. –Azpeitxi jatetxeak menu berezia prestatuko du uztailaren 23an baino lehen izena ematen dutenentzat. Kanpoan jarritako mahaietan jartzeko lehentasuna edukiko dute Azpeitxi jatetxean menu berezia eskatu dutenek.
  • 16.30: Trikitixa. Musika.
  • 17.00: Doka eta igel txapelketak.
  • 19.00: Txikiteo herrikoia otxotearekin lagunduta.
  • 22.30: Dantzaldia Tsunami musika taldearekin.

Domeka, 26

  • 10.45: Diana etxafleruekin.
  • 11.00: Pilota partiduak Boluko pilotalekuan: auzoko lau bikote gazteen arteko bi partidu eta nagusien norgehiagoka. Sari banaketa. Euria eginez gero Zabalotegiko frontoian egingo da.
  • 12.00: Santa Anako ermitaren arrekaldean meza. Ondoren, mezara joan direnentzat salda eta egositako txorizo pintxoa Santa Anako elkartean. Gero txikiteoa Barrenakalen trikitixarekin. Jarraian txirrindulari lasterketa II Ugarrixako igoera, ondoren apar festa Bolua kalean.
  • 13.30: Boluako plazan pintxo banaketa, txikiteo herrikoia hasteko.
  • 16.00: Mus txapelketa.
  • 17.00: Puzgarriak eta ginkana.
  • 18.00: Animazioa DJ Pinoarekin.
  • 19.00: Buruhaundiak umeentzat musikaz alaituta. Rifaren zozketa. Txokolatada.
  • 20.00: Santanatxoaren igoera eta jaien amaiera.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak